XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure erritarrak ez lirake arrituko gure lanaz ba-lekitte 1889-garren urtean Arana'tarr Jose Ignazio'k Euskalerrian ezarri zuan zortziko au:
¡Euskera! ¡Euskera! ¡izkunde danen
Gañez dakust goi-goikoa:
Zugandu dezu zure edergarriz
Nere izate osoa:
Zure adititzez zuk didazu Bai
Ni naiz aiskide gozoa,
Jainkoa eskuta-dan Adititza,
Ta adititza da Jainkoa
.

Onengatik ibili naiz aditz laguntzalea bere aldaketa guziekin Naparroan biltzen.

Dakarten lana.

Onenbeste ta onenbeste ibillera egin ondoan esan dezaket, ba, bildu dittutela Naparroan sumatu dittuen euskeraren aldaketa guziak zuketako esaneran.

Ixkuta liteke, egia da, txokoen batean oraindik besteen bat, baño ezta gauz aundirik izango.

Bai geldituko zitzaizkittela alde askotan nik sumatu gabeko garai bat baño geiago.

Ez uste izan, geroztik, bildu al guzia bildurik dagoanik, nik egin duen lan ontan; ez orixe.

Zuketazko esanera baño aberatsagoa da alde askotan iketazkoa ta obeki ere dakite ta argatik alde batera erraxagoa litzeke askoz geiago biltzea, erakusle geiago arkittuko litzekelako.

Gaurr-gaurrkoaz bearrezkogoa zeritzaiten zuketazkoa biltzea ta auxe da egin duen lanik aundiena.

Euskalerriaren zati ederr ontako zelai, mendi ta errekak, erri eta ibarrak ibillirik dauzkat oraingoan.

Ikusi dittut bere alderdi aberatsak, baita bizia ezin ateraz bizi diran aienak ere.

Gure erri maitte ontako baztarr guziak ez dira, ba, berdiñak, baño bai beroietan bizi diren biztanle euskaldunak.